Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ilartxiki

04/06/2008 GMT 1

Antzerki tailerra

ilartxiki @ 14:54
ANTZEZLEEN FORMAKUNTZARAKO PROGRAMA
1.- Lotsa eta blokeoa galdu.
Lan honen helburua, ikasleak bere beldur zein lotsak piskanaka galtzea zein bere barruan duten espresio ahalmenak azalaratzen laguntzea da. Honela, beren espresioa antolatuz, gainean duten igeltxu eta presio guzia apurtuz, beren bapatekatasuna berreskuratzen lagunduko die.
    a) Erlajazioa.
Lehenik eta bein, beren gorputzeko atal bakoitza sentituz ezagutzen ikasi behar dute. Atal horren egoera, erlajatua ala tentsionatua duen bereizten ikasi. Bein horrela, tentsionatutako muskulu bakoitza era sinple batez igurtziz erlajatuko dugu. Gorputzeko atal guzi hauei astindutso bat eman ondoren, hutsune bat egingo dugu. Mugimendurik gabeko hutsune bat, geldik, arnasketan kontzentraturik eta bat batean arnasketa bertan hutsuneak eginez. Arnasketan, une bateko geldialdiak eginez, antsietatea, mogimendurako enerjia, eta oroar, hordurarte gure gorputzak dakarren erritmoa puskatzea lortzen dugu. Guri interesatzen zaigun erritmo batean hasteko.
Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!